Loretsu eta Bolintxe ikuskizun bat egiteko prest agertu dira; ikusleak agurtu, Zirika zirkus  rokanrola dantzatu eta… sorpresa!!!

Altxor bat aurkituko dute, milaka ipuin, milaka lagun… Irakurtzeak duen garrantzia eta zeinen dibertigarria eta aberasgarria den erakutsiko digute. Beti ere umorearekin.

Bolintxe fakirra, ekilibrista eta Loretsu mago-funambulistarekin malabareak akrobaziak eta kantu berriak nahasiko dira.

Ikuskizun honetan  antzerkia eta zirkoa uztartu ditugu: akrobaziak, malabareak, akroportor, musika, oreka jokuak, globoflexia… Ikuskizun hau ez da kalean egiten.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendariak: Luis Lainez eta Ainhoa Juaniz
  • Bolintxe Zalaparta: Luis Lainez
  • Loretsu Traketsu: Ainhoa Juaniz
  • Soinu teknikaria: Maribel Martinez
  • Eszenografia: Oskar Sada, Sergio Iribarren
  • Jantziak: Helena Andueza

Behar teknikoak

  • Neurriak
    • Lurretik sapaira: 3,5 m.
    • Fondoa: 3 m.
    • Luzera: 5-6 m.
  • Argi indarra
  • Aldagela

Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU
Unión Europea - NextGenerationEUPlan de Recuperación, Transformación y Resiliencia